martes, 24 de octubre de 2017

Eskerrik asko Mario margolaria!!!












Lehenengoz, ilara batean ipini ginen eta "Abokatuen eskolara" joan ginen. 4.B-ko neska baten aita margolaria da eta bere erakusketa ikustera joan ginen. Mario deitzen da. Ailegatu ginenean, gela batera joan ginen, hor lau margolan ikusi genituen. Lehenengoan ume bat zegoen eta margolana "Inozentzia" deitzen zen. Bigarrenean nerabe bat zen, eta margolana "Arrogantzia" deitzen zen. Hirugarrena aita bat zen eta margolana "Dezepzioa" deitzen zen eta laugarrena aitona bat zen eta margolana "Derrota" deitzen zen.

Gero, beste gela batera joan ginen. Hor lau margolan zeuden eta izenak ziren: "Ane sueña", "Marina sueña", "Jone sueña" eta azkena "Beatriz sueña", eta Harry Potter irakaslea Snape iruditzen zen.

Geroago, beste gela batera joan ginen. Lehenengo margolanan bi mutil zeuden, Jon eta Ander, bigarrenean Asier eta Beñat eta hirugarrenean, Martin eta Iñigo deitzen zen.

Azkenik, beste gela batera joan ginen eta hor ere lau margolan ikusi genituen: "Rag", "San Mamés", "San Mamés 2" eta "Abaindoibarra".

Amaitzeko eskolara bueltatu ginen. Asko gustatu zitzaigun eta gure ustez, Mario artista itzela da. Koadroek ematen zuten argazkiak zirelako.

Uxue, Naia eta Ibai







No hay comentarios:

Publicar un comentario